San Fermin Txiki eguna ospatuko dute haurrek astelehenean

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 6a, 11:00

Orioko haurrak San Fermin Txiki eguna ospatzen. (Guka)

Herriko gaztetxoak txuri-gorriz jantziko dira entzierroan parte hartzeko.

Asteburuan San Fermin jaietako giroan murgilduko dira herriz herri, eta ohiturari jarraituz Orion ere ospatuko dute San Fermin Txiki eguna. Txurrumuskik antolatutako udalekuetan entzierroa egingo dute astelehen goizean, 11:15 aldera, pergola inguruan. Hortaz, haurrak txuri-gorriz jantziko dira zezenen aurrean korrika egiteko.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide