Bero sapa ederrarekin abiatu zituzten atzo arratsaldean Anibarko Portuko jaiak, baina hala ere gaztetxoak gogotik saiatu ziren 3x3 futbol txapelketan. 11 taldek emana zuten izena, eta 55 jokalari aritu ziren baloia astinduz, lehian. Kopak eta dominak banatu ondoren, buruhandien txanda izan zen, eta ondoren, triki poteoan ibili ziren Alaitz eta Anderren laguntzarekin.
Gaur amaituko dituzte festak, baina egun osoko egitarau oparoa dute zain. Honako ekintzak prestatu ditu festa batzordeak gaurko:
- 11:00. Puzgarriak eta apar festa.
- 11:30. Jubilatuen hamaiketakoa Kaiua tabernan.
- 12:30. Sardina jana eta sagardoa txotxean, Musika Eskolako trikitilariekin.
- 13:30. Trotilla patata lehiaketa eta dastaketa.
- 14:30. Lagun arteko bazkaria (nork bere bazkaria ekarri behar du. Parrilla izango da).
- 16:30. Haur jolasak, puzgarriak eta txokolate jana.
- 21:30. Lagun arteko afaria (nrok bere afaria ekarri behar du. Parrilla izango da).
- 22:30. DJa: Nestor Gozategi.
(Argazkiak: Onintza Lete Arrieta eta Anibarko Portuko festa batzordea)