'Batxata salsa kuir' festak hartuko du Etxeluze bihar arratsaldean

Julene Sorarrain 2025ko eka. 13a, 10:00

Etxeluze gaztetxea.

Bachata salsa ikasteko eta dantzatzeko aukera izango dute bihar Etxeluzera gerturatzen direnek. Dantza saioaren ostean, Oliba eta Antxoa musika jartzaileak arduratuko dira gaztetxea girotzeaz.

Dantzatzeko gogoa duen orok derrigorrezko geldialdia izango du Orion ekainaren 14an. Batxata Salsa Kuir taldeak antolatuta, bachata salsa festa egingo dute bihar Etxeluze gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaia, eta antolatzaileek oinarrizko salsa eta bachata dantzatzen ikasteko saioa eskainiko die gerturatzen direnei. Ondoren, 20:30 aldera, bachata soziala egingo dute, denek elkarrekin dantzatzeko asmoz.

Gauari amaiera emateko, Oliba eta Antxoa musika jartzaileak arduratuko dira gaztetxea girotzeaz.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide