Sanpedroetako 70 urtetik gorakoen bazkarian izena emateko epea datorren astean zabalduko dute

Julene Sorarrain 2025ko eka. 11a, 10:30

Artxiboko irudian, adinekoen sanpedroetako bazkaria.

Bazkaria Orion jaiotako edo erroldatutako herritarrentzako izango da, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea da parte hartzeko baldintza. Izen-ematea ekainaren 17an eta 18an egin beharko da, Zaharren Babeslekuan.

San Pedro jaietako egitarauaren barruan, 70 urtetik gorako oriotarren bazkaria egingo dute ekainaren 30ean, 14:00etan hasita, Antilla Hotelean. Izena emateko bi egun jarri dituzte: ekainaren 17a eta 18a, asteartea eta asteazkena, Zaharren Babeslekuan.

Izen-ematea bi egun horietan bakarrik egin daitekeela jakinarazi du udalak, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Gainera, bazkaria Orion jaiotako edo erroldatutako herritarrentzako izango da, eta 70 urte beteta izatea edo aurten betetzea da parte hartzeko baldintza. Hortaz, beharrezkoa izango da izena emateko orduan NAN erakustea.

Izena ematerakoan txartel bat emango diete herritarrei, eta hori erakutsi beharko dute bazkariaren egunean, Antillan bertan. Bazkaria doakoa izango da baldintzak betetzen dituztenentzat.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide