Ekainean etxeetako balkoietan LGTBIQ+ banderolak jartzera animatu dituzte herritarrak

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 5a, 10:01

Sanpedroetan, Arrantzale eta Harrotasun Egunean, banderola udaletxeko balkoian.

Saregile emakumeen etxeak egin du deia eta jakinarazi du bertan eros daitezkeela banderak.

Harrotasun Eguna da ekainaren 28a, LGTBIQ+ komunitatearen eskubideen aldeko eguna, eta Orion egun horri keinu egingo diete festa giroan, San Pedro jaietan bete-betean ibiliko baitira herritarrak. Egunari lotuta, Saregile emakumeen etxeak jakinarazi du LGTBIQ+ banderolak salgai dituela, eta herritarak animatu ditu ekainean herriko etxeetako balkoiak banderolaz betetzera.

Banderolak 10 euroan daude salgai, eta Saregile zabalik den orduetan eros daitezke: astelehenetik ostegunera, 09:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egoten da zabalik, eta ostiraletan, berriz, 09:30etik 13:00etara.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide