IX. Kaosa eta Dilistak Eguna ospatuko dute larunbatean

Onintza Lete Arrieta 2025ko eka. 2a, 08:00

Dilista txapelketa bateko unea.

Ohi bezala, dilista txapelketa eginez hasiko dute eguna, eta herri bazkariaren ondoren, kontzertu sorta handiarekin amaituko dute eguna. 

Ekainaren 7an egingo dute aurten Kaosa eta Dilistak Eguna. Bederatzigarren urtea dute, eta ohi bezala, Etxeluze gaztetxeko kanpoaldean sukaldatuz hasiko dute eguna, dilista txapelketarekin. Herri bazkaria eta ondorengo kontzertuak ere egitarauaren urteroko hitzorduak izaten dira, eta aurtengoan, kontzertu sorta luzea eskainiko diete gerturatzen direnei. Izan ere, guztira hamabi talde igoko dira Gaztetxeko oholtzara: Ventilador Electrikass, Piketa, Detritus, Bëlaño, Paréntesis 536, Kuma no motor, Ira et decessus, Bisturi, Mutilated judge eta Black mantra.

Kontzertuak entzuteko 10 euro ordaindu beharko da sarrera, eta irabazi ekonomikok taldeei banatuko zaizkie.

Honakoa da egitaraua:

  • 12:00. Dilista txapelketa.
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Billy ladillas ta Jonny txintxes
  • 17:00. Jokoak.
  • 18:00. Kontzertuak
  • Ondoren, Jostorratzak hautsiz DJa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide