Dantzatzeko gogoa duen orok derrigorrezko geldialdia izango du Orion ekainaren 14an. Batxata Salsa Kuir taldeak antolatuta, bachata salsa festa egingo dute hurrengo asteburuan Etxeluze gaztetxean. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaia, eta antolatzaileek oinarrizko salsa eta bachata dantzatzen ikasteko saioa eskainiko die gerturatzen direnei. Ondoren, 20:30 aldera, bachata soziala egingo dute, denek elkarrekin dantzatzeko asmoz.
Gauari amaiera emateko, Oliba eta Antxoa musika jartzaileak arduratuko dira gaztetxea girotzeaz.