Asteburu honetan Oriora bertaratzeko asmoa duten bisitariek ordaindu egin beharko dute ibilgailuak TAO guneetan uzteagatik. Igandean sartuko baita indarrean udako zerbitzua.
Irailaren 15era arte iraungo du udako zerbitzuak, eta egonaldi luzeko eremuei eragingo die; hondartza inguruko aparkalekuei, adibidez. Goizeko 10:00etatik 20:00etara bitartean izango da indarrean, astelehenetik igandera arte. Errotazio handiko eta egonaldi laburreko guneetan ez dute aldaketarik antzemango, urte osoan dagoelako martxan TAO zerbitzua horietan.