Asteburuko jarduerek eragina izango dute trafikoan

Julene Sorarrain 2025ko mai. 29a, 09:30

Orion Txanka Hondartzako bidetik egin beharko dira sarrera-irteerak larunbat arratsaldean.

Goizeko jarduerek ez dute eraginik izango trafikoan, baina bizilagunen garajeetako sarrerak eta irteerak mugatuko dituela jakinarazi du udalak, 10:00etatik 12:30era, zehazki. Arratsaldean, aldiz, Talai Mendi Trail proba hasiko da, eta ondorioz herriguneko trafikoa itxita egongo da. Ibilgailuek, beraz, Txanka hondartzatik irten beharko dute, 16:45etik 19:30era bitartean.

Hainbat jarduera antolatu dituzte herrian asteburu honetarako, eta eragina izango dute trafikoan. Maiatzaren 31n, larunbatarekin, Zaragueta Herri Eskolaren Kros Txikia egingo dute goizean zehar Abaromendin; eguerdian, berriz, Orio Arraunketa Elkarteak traineruen aurkezpena egingo du Herriko Plazan, eta arratsaldean, Talai Mendi Trail mendi lasterketa egingo dute, plazoletatik abiatuta.

Goizeko jarduerek ez dute eraginik izango trafikoan, baina bizilagunen garajeetako sarrerak eta irteerak mugatuko dituela jakinarazi du udalak, 10:00etatik 12:30era, zehazki. Bestalde, Abaromendi 1 eta 24 atarien artean aparkaleku publikoak libre utzi beharko dituzte herritarrek, lasterketarako lekua egon dadin.

Talai Mendi Trail proba, aldiz, 17:00etan hasiko da, eta ondorioz herriguneko trafikoa itxita egongo da. Ibilgailuek Txanka Hondartzatik irten beharko dute, 16:45etik 19:30era bitartean.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide