Ekainaren etorrerarekin batera, Harribil dantza taldeak Sorgin Dantza antolatuko du beste urte batez San Joan bezpera egunerako, eta laster martxan izango dira emanaldi horretarako entseguak. Hala, lehenengo hitzordua ekainaren 3an izango da, 19:30ean hasita, Kosta Tailerrean.
LH2tik DBH4ra bitarteko ikasleek hartu ahal izango dute parte dantza emanaldian, eta entseguak asteartero eta ostegunero izango dira. Aurten, berrikuntza moduan, izena emateko bi aukera eskainiko dituzte:
- Aurrez aurre, lehen entsegu egunera gerturatuta eta taldeari jakinarazita.
- Galdetegi hau beteta. Bestalde, laster herriko panel urdinetan jarriko dituzten karteletan ere topatu ahal izango da zuzenean galdetegira bideratuko duen QRL-a.