Asteburu aparta igaro dute herritarrek urteroko Garagardo Azokan, eta aurten estreinakoz, mus txapelketan parte hartzeko aukera ere izan dute. Atzo jokatu baitzuten jardunaldia Herriko Plazan muntatutako karpan, eta guztira 52 bikote lehiatu ziren bertan. Norgehiagoka estu baten ondoren, Jon Casadok eta Jon Makazagak lortu zuten garaipena, 800 euro, txapela eta oroigarriak eskuratuz.
Sari gehiago ere egon ziren: bigarren postuan geratu zirenek 300 euro, oroigarria eta afaria eskuratu zituzten; hirugarrengoek, aldiz, 100 euro eta afaria; eta azkenik, laugarrengoek 50 euro eta afaria eraman zituzten etxera.
Lehenengo asteburua amaituta, Garagardo Azokako festak ostiral honetan ere jarraituko du. Hona hemen egitarau osoa:
Maiatzak 30, ostirala
- 19:00. Garagardo azokaren irekiera.
- 20:00 eta 22:30. Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak.
Maiatzak 31, larunbata
- 12:00. OAEko arraunlarien aurkezpena.
- 21:00. DJ Hidalgo.
Ekainak 1, igandea
- 10:30. Gipuzkoako Traineru Txapelketa.
Argazkiak: utzitakoak.