Talaimendi mendi elkarteak Kukuarri Astea antolatu du beste urte batez, eta herriko gaztetxoek dagoeneko eman die hasiera ospakizun berezi honi.
Orientazio probarekin hasi zuten festa, eta mapa eskuan zutelarik, herrian ezkutatutako mugarriak bilatzen aritu ziren astearte arratsaldean zehar. Atzo, aldiz, tirolinako parkean muntatutako slickline-ean jolasten aritu ziren, gurasoei orekarako duten trebetasuna erakusten. Datozen egunetan ere izango da jarduerarik: oztopo zirkuitua, eskalada eta Kukuarrira goizpasa antolatu dituzte, besteak beste. Egitarauko azken hitzordua ere betikoa izango da: Talaimendi Trail mendi lasterketa. Hori datorren astean izango da, hilaren 31n.
Egitaraua
Maiatzak 23, ostirala
- 17:00. Oztopo zirkuitua, tirolinako parkean.
Maiatzak 24, larunbata
- 16:00. Eskalada elizako paretan, eta yumareatzeko aukera.
- 16:00. Tirolina, elizatik plazara.
EttetMaiatzak 25, igandea. Kukuarri Eguna
- 09:00. Irteera, Herriko Plazatik.
- 11:00. Tontorrean salda eta pintxoak.
Maiatzak 31, larunbata
- 17:00. Talaimendi Trail mendi lasterketa. Irteera Orioko Herri Ikastolaren aurretik.
Argazkiak: Talaimendi mendi elkartea eta Onintza Lete Arrieta.