Arteaz eta naturaz gozatzeko ikastaroa antolatu du Ganbarak

Julene Sorarrain 2025ko mai. 15a, 09:30

Ganbara sormen tailerreko saio bat. (Zorione Mendez)

Ikastaroa ekainaren 23tik 27ra izango da, goizeko 09:00etatik 12:30era bitartean, eta LH1 eta DBH1 bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Izen ematea dagoeneko zabalik da.

"Goizak taldean ondo pasatuz" igarotzeko helburuarekin, artea eta naturaz gozatzeko ikastaroa antolatu du Ganbara sormen tailerrak. Antolatzaileek azaldu duten bezala, "barne nahiz kanpoko ariketa ezberdinak" egingo dituzte, hala nola txangoak edota diziplina artistiko ezberdinak landu gorputza mugituz. Gainera, banakako zein taldeko lanak ere egingo dituzte, besteak beste marrazketa, antzerkia edota zientziari buruzko saioak.

Ikastaroa ekainaren 23tik 27ra izango da, goizeko 09:00etatik 12:30era bitartean, eta LH1 eta DBH1 bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Guztira 120 euroko kostua izango du, eta izena emateko galdetegi hau bete daiteke. Saioak Salatxo aretoan hasiko dira, eta bakoitzak bere hamaiketakoa eta ur botila ekartzea eskatu dute antolatzaileek.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide