Gaur arratsaldean elkarretaratzea egingo dute Haroko hilketa matxista gaitzesteko

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 13a, 16:25

Joan den abenduan Pasaian izandako hilketa matxista salatzeko egindako elkarretaratzearen une bat. (Onintza Lete Arrieta)

Gasteizkoa zen apirilaren 25ean Haron (Espainia) eraildako emakumea, eta Euskal Herriko beste hainbat herri eta hiritan bezala, Orion ere salatu nahi dute hilketa.

Gasteizko Udalak joan den astean jakinarazi zuen Haron (Espainia) apirilaren 25ean izandako hilketa matxistaren biktima Gasteizkoa zela, eta hilketa hori salatzeko protestara atera dira Euskal Herriko herri eta hirietan.

Orion ere salatu nahi dute hilketa, eta gaur, hilak 13, 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Herriko Plazan, Orioko Mugimendu Feministak deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide