Orioko arraun klubak 60 urte bete dituen urtean dator beste urtemuga borobil bat, Garagardo Azokak hamargarren edizioa ospatuko duelako maiatzean. Gainera, berrikuntza nagusi batekin dator: oraingoan, bi asteburutan izango da festa. Datak emanak ditu jada: maiatzaren 23tik 25era izango da aurreneko asteburua, eta maiatzaren 30etik ekainaren 1era, bigarrena.
Oraingoz, hori da albistea. Izan ere, klubak azaldu du aurrerago emango dituela xehetasun guztiak.