Ohi bezala, Ahalduntze Eskolaren barruan ikastaro bat baino gehiago eskainiko dizkie Saregile emakumeen etxeak Orioko emakumeei datozen asteetan, eta horietan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Azken egunak dira horretarako, maiatzaren 5ean, astelehenarekin, amaituko baita epea.
Ikastaroetako batean beteta dago tokia, Batxata salsa kuir izenekoan.
Tailerrez informazio gehiago nahi duenak saregile@orio.eus helbidera mezua bidal dezake, Saregile emakumeen etxera bertara daiteke, edo telefonoz deitu 623 17 85 53 zenbakira.
Honako ikastaroak dituzte prest:
-
- Apirilak 30-ekainak 18: Biodantza, Eider Zuriarrainen eskutik. Asteazkenetan, 16:00etatik 17:30era. Elebitan izango da eta 20 euro balioko du matrikulak. Biodantzaren helburu nagusia da norbera bere buruarekin, hurkoarekin eta inguruarekin integratzea da. Bizitzako oinarrizko hiru binkuloak lantzen ditu: norberak bere buruarekin duen binkuloa, bestearekin duena, eta munduarekin duena. Helburua: bizipoza berreskuratzea.
- Maiatzak 6-ekainak 24: Batxata salsa kuir ikastaroa, Nerea Hernandezen eskutik. Beteta dago ikastaroa.
- Maiatzak 8-ekainak 13: Haurdunentzako mugimendu saioak, Jesica Moralesen eskutik. Ostegunetan, 10:00etatik 11:00etara. Gaztelaniaz izango da, eta 20 euro balioko du matrikulak. Ikastaro honen helburu nagusiak honakoak dira: pelbisaren atal desberdinak ezagutzea, haurra non dagoen jakiteko; erditzerako arnasketa kontzienteagoa sortzea; pelbisa mugiaraztea espazioa sortzeko; eta perineoaz jabetzea, erditzeko prestatzeko.
- Maiatzak 21-ekainak 11: Soinu teknikari tailerra, Oihana Rodriguezen eskutik. Asteazkenetan, 18:00etatik 19:00etara. Euskaraz izango da eta 15 euro balioko du matrikulak. Ikastaro honetan formazio txiki, ertain edo handiko kontzertuak sonorizatzeko oinarrizko jarraibideak ikusiko dituzte, eta esparru honetan ezagutza txikia edo ezagutzarik ez duten pertsonentzei bideratuta dago.