San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute maiatzaren 6an

Julene Sorarrain 2025ko api. 29a, 15:49

Pello eta Nikolasa eta erraldoi txikiak sanpedroetan. (Aritz Mutiozabal)

Jai batzordeak festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak gonbidatu ditu bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera. 

San Pedro festak antolatzeko eta herriko festen inguruko hausnarketa bateratua egiteko helburuarekin, bilerak egiten aritu da herriko festa batzordea aurreko asteetan.

Datorren hitzordua apirilaren 29rako zegoen aurreikusita, baina Aste Santuko oporrak tarteko, datorren astera atzeratu dute eguna. Hori horrela, maiatzaren 6an, asteartearekin, egingo dute, 19:00etan hasita, Kultur Etxean. 

Jai batzordeak festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak gonbidatu ditu bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide