IX. Kaosa eta Dilistak Eguna ospatuko dute ekainaren 7an

Onintza Lete Arrieta 2025ko api. 18a, 09:00

Dilista txapelketa bateko unea.

Ohi bezala, dilista txapelketa eginez hasiko dute eguna, eta herri bazkariaren ondoren, kontzertu sorta handiarekin amaituko dute eguna. 

Ekainaren 7an egingo dute aurten Kaosa eta Dilistak Eguna. Bederatzigarren urtea dute, eta ohi bezala, Etxeluze gaztetxeko kanpoaldean sukaldatuz hasiko dute eguna, dilista txapelketarekin. Herri bazkaria eta ondorengo kontzertuak ere egitarauaren urteroko hitzorduak izaten dira, eta aurtengoan, kontzertu sorta luzea eskainiko diete gerturatzen direnei. Izan ere, guztira hamabi talde igoko dira Gaztetxeko oholtzara.

Kontzertuak entzuteko 10 euro ordaindu beharko da sarrera.

Honakoa da egitaraua:

  • 12:00. Dilista txapelketa.
  • 14:00. Herri bazkaria.
  • Ondoren. Billy ladillas ta Jonny txintxes
  • 17:00. Jokoak.
  • 18:00. Kontzertuak: Ventilador, Elektrikass, Piketa, Detritus, Belaño, Parentesis 536, Kuma no motor, Ira et decessus, Bisturi eta Mutilatea judge. Ondoren, Jostorratzak hautsiz DJa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide