'Emakumea surflari' dokumentala emango dute bihar Saregilen

Julene Sorarrain 2025ko mar. 20a, 09:00

Hainbat emakume surflari uretatik ateratzen. (utzitakoa)

Proiekzioa 18:30ean hasiko da, eta ondoren solasaldia egingo da proiektuko kide batekin batera. Doako saioa da eta herritar guztiei zuzenduta dago.

Orioko Mugimendu Feministak Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauaren barruan, Emakumea surflari dokumentala proiektatuko dute bihar, ostiralarekin, Saregile Emakumeen Etxean. Ritxi Goya zarauztarrak zuzendu du ikus-entzunezkoa, eta kirolean emakumeen diskriminazioari aurre egiteko helburuarekin sortu zuen.

Bertan, emakumeek ahalduntze feministako prozesuak partekatzen dituzte surfaren, bodyboardaren, SUParen edo skatearen praktika kolektiboaren bidez. Dokumentalak publikoaren saria lortu zuen 2023ko Bilboko (Bizkaia) Surf Film Jaialdian.

Hori horrela, 18:30ean hasiko da proiekzioa, eta ondoren proiektuko egile eta herritar batek solasaldi bat eskainiko dute proiektuaren nondik norakoak azaltzeko, baita ikusleen galderak erantzuteko ere.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide