Zaharren Babeslekuak egunpasa antolatu du Iruñara

Julene Sorarrain 2025ko mar. 18a, 10:30

Zaharren Babeslekua iaz Salamancan. (utzitakoa)

Txartelen salmenta martxoaren 25ean egingo dute, 16:30etik 18:00etara bitartean, elkartearen egoitzan.

Orioko Zaharren Babeslekuak irteera antolatu du Iruñara (Nafarroa) apirilaren 9rako. Goizean goiz aterako dira hiribururantz, eta behin iritsita, denbora librea izango dute hiria esploratzeko. 14:00ak aldera, bazkaria izango dute Iruñazarra jatetxean. Ondoren, autobusera joan eta berriro Oriora itzuliko dira.

Irteerarako txartelek 40 euro balio dute, eta martxoaren 25ean jarriko dituzte salgai, 16:30etik 18:00etara, Zaharren Babeslekuan (Herriko Plaza, 1). Bestalde, antolatzaileek jakinarazi dute autobuseko eserlekuak zozketa bidez esleituko direla, eta martxoaren 25ean bakarrik salduko dituztela txartelak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide