San Pedro festak antolatzeko eta herriko festen inguruko hausnarketa bateratua egiteko helburuarekin, lau bilera egingo ditu herriko festa batzordeak datozen asteetan.
Lehenengo hitzordua martxoaren 18an, asteartearekin, egingo dute, 20:00etan hasita, Kultur Etxean. Hau da egutegia:
- Martxoaren 18an, asteartea, 20:00etan.
- Apirilaren 1ean, asteartea, 19:00etan.
- Apirilaren 15ean, asteartea, 19:00etan.
- Apirilaren 29an, asteartea, 19:00etan.
Jai batzordeak festen antolaketan parte hartu nahi duten herritarrak eta elkarteak gonbidatu ditu bileretan parte hartzera eta ekarpenak egitera.