Kale Nagusiaren goiko zatia trafikoari itxita egongo da bihar goizean

Julene Sorarrain 2025ko mar. 5a, 17:00

Orioko kale nagusia.

Goizeko 08:00etatik 14:00etara bitartean egingo dituzte konponketa lanak. San Martin inguruko bizilagunek Txanka bidea erabili beharko dute, eta Goiko kalean bizi direnek, aldiz, Antxiola kalea.

Orioko Udalak jakinarazi duenez, bihar, osteguna, zoladura konpontzeko lanak egingo ditu udal-brigadak Kale Nagusiaren bukaeran, Goiko kaleko parkearen parean.

Hori horrela, goizeko 08:00etatik 14:00etara bitartean errepidea trafikoari itxita egongo da. San Martin inguruko bizilagunek Txanka bidea erabili beharko dute, eta Goiko kalean bizi direnek, aldiz, Antxiola kalea.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide