Orioko Udalak Euskaraz Gazte literatur lehiaketa antolatzen du urtero, Orioko eta Aiako 16 urtetik gorakoentzat. Aurtengo edizioari begira, lehiaketaren oinarriak aldatu eta egokitu nahi ditu udalak, "parte-hartzea bultzatzeko eta, oro har, lehiaketa erakargarriago egiteko".
Hori horrela, oinarriak aldatu aurretik galdetegi bat prestatu dute herritarren iritziak jasotzeko. Oro har, lehiaketan azken urteotan parte hartu izan duten herritarren iritziak jaso nahi dituzte. Hamar galderako galdetegi anonimoa da, eta oso lagungarria izango zaio udalari hemendik aurrerakoak erabakitzeko.
Euskaraz Gazte literatur lehiaketa udazkenean egiten da. Izena emateko deialdia irailean zabaltzen dute eta lanak jasotzeko epea azarora arte egoten da zabalik. Abenduaren 3aren bueltan egiten dute sari-banaketa ekitaldia, Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta. Bi kategoria bereizten dira, hala nola ipuinena eta bertso edo olerkiena. Saritutako lanak Orio Gukarekin batera zabaltzen ditu udalak gero, gehigarri berezi batean.