Martxoaren 11n egingo dute Euskaraldia antolatzeko hurrengo bilera irekia

Onintza Lete Arrieta 2025ko ots. 23a, 08:00

2022ko Orioko Euskaraldia.

Orioko lantaldeak herritarrak animatu nahi ditu Euskaraldiaren prestaketetan parte hartzera.

Euskaraldia antolatzeko Orioko lantaldea martxan dago, eta martxoaren 11n, asteartearekin, egingo dute hurrengo bilera. Saioa herritar guztientzat irekia gogorarazi dute, eta beraz, parte hartu nahi duenak Kultur Etxeko lehenengo solairuko bilera gelara joan beharko du egun horretan, 18:30ean.

Informazio gehiago nahi duenak, 688 88 55 34 zenbakira deitu edo idatzi dezake.

Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da herriz herri, eta Joxe Mari Unanue oriotarrak koordinatuko ditu Orioko eta Aiako Euskaraldiak.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide