Pelotari kaleko eraikin batean egiten ari diren lanak direla-eta, kalea hainbat orduz itxiko dute gaur arratsaldean.
Udalaren aurreikuspenen arabera, "lauzpabost ordu beharko dituzte langileek kamioia deskargatzeko". Bitartean trafikoa Eusko Gudarien kaletik bideratuko dute seinaleen bidez.