'Zagan', aste honetako hitza

Julene Sorarrain 2025ko ots. 6a, 11:00

Euskal txalupa batzuk errioan amarratuta. (Utzitakoa)

Orioko Udala astero herriko hitz edo esamolde bat ari da herritarrekin partekatzen, horiei esanahia eta erabilera azalduz.

Zagan hitza hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa, potoko esnea eta elorrio esamoldeak partekatu izan ditu.

Zagan hitza arrantza eta baserri giroan asko erabiltzen zen adierazpidea da, eta "atoian" edo "atzean lotuta" esan nahi du. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: Zagan ekarri du txalupa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide