Santa Ageda bezpea da gaur, eta trikiti doinuek lagunduta, makilak eskuetan eta eztarriak kanturako prest elkartu dira Orioko Herri Ikastolako kideak 18:00etan ikastola aurreko plazoletan. Han hasi dira santa eskeko koplak kantatzen, eta kalejira egin dute herrian barrena: Kultur Etxe aurrean egin dute bigarren geldialdia, eta alde zaharrean barrena ibili ondoren, Herriko Plazan amaitu dute ibilbidea.
Errikotxia bertso eskolako kideak aritu dira haiekin kopla kantari.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!