Txukunurruti esamoldea hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa, potoko esnea eta elorrio esamoldeak partekatu izan ditu.
Txukunurruti esamoldeak narrasa edo batere txukuna ez dena esan nahi du. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: Hori piura! Zer haiz, ba, txukunurrutia!