Olatu handiek ikuskizun ederra utzi dute hondartzan eta barran

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 28a, 17:27

Alerta laranja ezarrita zegoen gaurko 5-6 metroko olatuengatik, eta barra ingurua itxi egin du Udaltzaingoak oinezkoentzat. 16:00 aldera izan da itsasgora, eta irudi ederrak utzi ditu hondartza aldean.

Alerta laranja ezarrita zeukan gaurko Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak itsasaldeko arriskuagatik. 5-6 metroko olatuak zeuden iragarrita, eta hala, barra ingurua oinezkoentzat itxi egin du Udaltzaingoak. Bart gauean, malekoia ere itxita egon da.

16:00 aldera izan da itsasgora, eta irudi ikusgarriak utzi ditu hondartza eta barra inguruan, argazkiotan ikus daitekeenez.

Bihar, asteazkena, egoerak hobetzera egingo du, eta abisu horia egongo da indarrean, haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik.

(Argazkiak: Arnaitz Rubio Aprea)

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide