Kultur Etxearen atzeko igogailuan ura sartzen da euri asko egiten duen egunetan. Arazo horren harira, Orioko Udalak igogailua zigilatzea erabaki du, "inpermeabilizatzeko". Zigilatu aurretik, ordea, ainguratze-puntu batzuk jarri behar dituzte, gero zigilatze-lanak segurtasunez egin ahal izateko.
Ainguratze-lan horiek bihar egingo dituzte eta, ondorioz, igogailua itxita egongo da goizeko 08:00etatik 16:00etara. "Behin ainguratze-puntuak jarrita, zigilatze-lanak kanpotik egingo dira eta igogailua, bitartean, erabilgarri izango da", gehitu du udalak.