'Merke-zurrean', aste honetako esamoldea

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 23a, 09:13

Prakak zuloekin. (pixabay)

Orioko Udala astero herriko hitz edo esamolde bat ari da herritarrekin partekatzen, horiei esanahia eta erabilera azalduz.

Merke-zurrean esamoldea hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa, potoko esnea eta elorrio esamoldeak partekatu izan ditu.

Merke-zurrean esamoldeak merke-merke, eta, ondorioz, eskas esan nahi du. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: Alkandora urratu zaizu? Merke-zurrean erosiko zenuen-eta!.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide