Otsailaren 3an egingo du bigarren bilera irekia Euskaraldiko Orioko lantaldeak

Onintza Lete Arrieta 2025ko urt. 21a, 10:27

Euskaraldia Orion, duela bi urte. (Guka)

Atzo bildu zen aurrenekoz Orioko lantaldea, eta hurrengo hitzordua  ere toki eta ordu berean izango da. Joxe Mari Unanue izango da Orioko eta Aiako koordinatzailea.

Aurtengo Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era egingo da, eta horren harira, Orioko lantaldeak aurreneko bilera egin zuen atzo arratsaldean. Joxe Mari Unanue izango da Orioko eta Aiako koordinatzailea, eta hark gidatu zuen bilera.

Hurrengo bilerarako hitzordua ere zehaztuta gelditu zen: otsailaren 3an, astelehenarekin, izango da. 18:30ean Kultur Etxean.

Herritar guztiek parte har dezakete talde horietan, eta horixe eskatu nahi die Orioko lantaldeak herritarrei: beren apurra jartzea euskararen alde.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide