Gau handia izango dute igandean Donostian. San Sebastian jaiak ospatuko dituzte Gipuzkoako hiriburuan, eta danborren burrundak beteko ditu hiriko kaleak.
Egun horretan Donostiara bertaratzeko asmoa duten eskualdeko herritarren joan-etorria errazteko, gaueko tren zerbitzua ezarriko du Euskotrenek. Hala, igandetik astelehenerako gauean orduero izango dira trenak bi noranzkoetan. Zumaiatik Donostiarako trenak orduero aterako dira .30ean (22:30, 23:30, 0:30...). Donostiatik, berriz, .50ean (22:50, 23:50, 00:50...) abiatuko dira kostaldeko herrietara bidean.
Tren geltokietako langileei galdetuz edo Euskotrenen 944 33 33 33 telefono zenbakira deituz eskuratu daiteke informazio gehiago.