Irailaren hasieran izandako luiziaren ondorioz, Itxaspeko pasabidea itxita egon da geroztik oinezkoentzako, eta eremua egonkortzeko asmoarekin, Orioko Udalak lanak adjudikatzeko deialdia egin zuen. Hori horrela, aurreko astean hasi zituen Tesinsa enpresak konponketa lanak, bideko lastrak egonkortzeko eta harririk ez erortzeko. Lanak amaituta, Itxaspeko bidea gaur zabaldu dute berriz oinezkoentzat.
Nahiz eta gune askotan babes-hesiak edo sare metalikoak jarrita dauden, udalak herritarrei gogorarazi die "beti tentuz ibili behar" dela inguru horietan.