Gurguilua esamoldea hautatu du aste honetan Orioko Udalak Aritz Pardinak herriko hitz eta esamoldeez egindako bilketatik. Astean behin herriko hitz edo esamolde bat zabaltzea da asmoa, eta aurreko asteetan, esaterako, zikin-estalia, txikitan jaioa, potoko esnea eta elorrio esamoldeak partekatu izan ditu.
Gurguilua hitzak buruan kolpe bat jasota ateratzen den kozkorra esan nahi du. Erabilerari dagokionez, modu honetara esaten da: mahai-ertza jo du haurrak eta sekulako gurguilua atera zaio.