Pirritx, Porrotx, Marimotots, Pupu eta Lore Orion izango dira bisitan aurten ere. Ostirala iritsi da! izeneko ikuskizuna eskainiko dute, eta emanaldiak badu data: apirilaren 4an izango da, ostiralarekin. Hitzordua 17:00etan hasiko da, eta ohiko tokian igoko dira oholtzara Euskal Herriko pailazo ezagunenak: Karela kiroldegian. Hemen irakur daiteke ikuskizun horri buruzko informazio gehiago.
Orioko Herri Ikastola da antolatzailea, eta aurrerago jakinaraziko dute sarrerak noiz eta non jarriko dituzten salgai.