Herriko Natur Taldeak, Orioko Udalarekin elkarlanean, Euskal Herriko zuhaitzak banatu ditu. Goizeko 11:00etatik 13:00etara egon da zabalik postua, tirolinako parke ondoan. Bertan hurritzak, gaztainondoak edota lizarrak eskuratzeko aukera zegoen, besteak beste.
Natur Taldeko kideek zuhaitzen banaketa lehen aldiz antolatu dutela azpimarratu dute. Herriko eta inguruetako jende ugari bertaratu da zuhaitzak eskuratzera eta hauen inguruko informazioa eskuratzera. Hori dela eta, urtero antolatzeko intentzioa nabarmendu dute.