Miriam Mendoza ipuin kontalaria Orioko Kultur Etxean izango da bihar

Julene Sorarrain 2024ko abe. 15a, 10:00

Miriam Mendoza ipuin kontalaria.

Saioa 3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute liburutegian. 

Orioko Udalak eta Kultura sailak antolatuta, Miriam Mendoza ipuin kontalariak haurrentzako saioa eskainiko du bihar, 18:00etan hasita. Kultur Etxean izango da eta gerturatu nahi duen orok aurretik izena eman beharko du liburutegian. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide