Gabonetako egitaraua aurkeztu du Orioko Udalak

Julene Sorarrain 2024ko abe. 13a, 15:30

Olentzero eta Mari Domingi Orion, 2023ko Gabon Gauean. (Andoni Elduaien)

Udalak eta herriko eragileek elkarlanean prestatu duten programak hainbat proposamen biltzen ditu, hala nola, musika emanaldiak, dokumentalen proiekzioak eta aurtengo herri-aitortza ekitaldia. Gainera, Mari Domingi, Olentzero eta laguntzaileen zein Erregeen etorrerarekin batera, haur, gazte eta helduei zuzendutako beste hainbat jarduera izango dira.

Orioko Gabonetako egitarauaren barruan, Herrio Natur Taldeak eta bi ikastetxeek antolatutako Jostailuen eta Liburuen Truke Azoka egingo dute asteburuan. Herriko Plazan izango dira gaur arratsaldean, materialak biltzen, eta bihar goizean, 10:30etik 14:00etara, egingo da azoka, toki berean. 

Hilaren 19an, aldiz, Danbolin Musika eta Dantza Eskolako eta Salatxo abesbatzako kideek kontzertua emango dute, eta hurrengo egunean, abenduaren 20an, Harribil dantza taldearen Herribil emanaldia izango da ikusgai, Karela kiroldegian.

Hilaren 24a kantu-jiran hasiko dute herritarrek. Arratsaldean, Arkupe elkarteak antolatutako txokolate-jana egingo da, eta jarraian, Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera izango da, Lera taldeak antolatuta.

Abenduaren 27an, Herriko Plazatik hasita, bertso-poteoa egingo da kalez kale Nerea Ibarzabal eta Amets Arzallus bertsolariekin, eta hilaren 30ean haurrentzako puzgarriak izango dira kiroldegian, eta gospel emanaldia, elizan.

Urtea amaitzeko, gainera, San Silbestre lasterketa antolatuko du Kamel Ziani atletismo-taldeak hilaren 31n.

Abenduaren 22an, arratsaldean, Ibon Gaztañazpik zuzendutako Errio dokumentalaren bi emanaldi egingo dira kultur etxean: 18:00etan eta 19:30ean. Gonbitak eskuragai daude Turismo Bulegoan.

Abenduaren 28an, ostera, Herri Aitortza ekitaldia egingo da kiroldegian. Orioren alde egindako lana aitortuko zaie herriko hainbat herritarri, eta ekitaldi irekia izango da. Hautagaitzak aurkezteko epeak zabalik jarraitzen du abenduaren 15era arte, igandearekin.

Egitaraua

Abendua

  • Abenduak 19, osteguna: Gabonetako kontzertua Danbolin Musika eta Dantza eskola eta Salatxo abesbatzarekin, 19:00etan, Elizan.
  • Abenduak 20, ostirala: Gabonak eta aulki hutsa etxean hitzaldia, 19:00etan, Salatxon. Ondoren, Harribil dantza taldearen emanaldia, 22:0etan, kiroldegian. 
  • Abenduak 21, larunbata: Teilatupean haurrentzako ikuskizuna, 17:00etan, Kultur Etxean. 
  • Abenduak 22, igandea: Herrio Natur Taldeak Euskal Herriko zuhaitzak banatuko ditu doan, 11:00etatik 13:00etara, tirolinako parkean. 
  • Abenduak 22, igandea: Errio dokumentalaren proiekzioak, 18:00etan eta 19:30ean, Kultur Etxean. 
  • Abenduak 24, asteartea: Gabon-eskea, Zaragueta Herriko Eskola, Orioko Herri Ikastola eta Danbolin Musika eta Dantza Eskolaren eskutik, 11:30ean hasita, kalez kale. 
  • Abenduak 24, asteartea: txokolate jana Arkupe elkartearen eskutik, 17:30ean, Herriko Plazan. 
  • Abenduak 24, asteartea: Mari Domingi eta Olentzeroren etorrera, 17:30ean, Herriko Plazan. 
  • Abenduak 25, asteazkena: kontzertuak Gozategiren eta Dj Bonen eskutik, 20:00etan eta 22:00etan, Herriko Plazan. 
  • Abenduak 27, ostirala: III. Imanol Ibarguren Memorialeko finalak eta afizionatuen pilota partidak, 17:00etan, frontoian.
  • Abenduak 27, ostirala: bertso poteoa, Nerea Ibarzabalekin eta Amets Arzallusekin, 19:00etan, Herriko Plazatik hasi eta kalez kale.
  • Abenduak 28, larunbata: herri aitortza ekitaldia, 19:00etan, Arraunetxen.
  • Abenduak 29, igandea: Itsasoko Erromesak dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia, 18:00etan, Kultur Etxean. 
  • Abenduak 30, astelehena: haurrentzako puzgarriak, egun osoan zehar, kiroldegian. 
  • Abenduak 30, astelehena: Samaria Gospel Singers taldearen emanaldia, 19:00etan, elizan. 
  • Abenduak 31, asteartea: San Silbestre lasterketa, 11:00etan haurrentzako, eta 12:00etan helduentzako.

Urtarrila

  • Urtarrilak 3, ostirala: Dronesoccer jokoa probatzeko aukera, goizez eta arratsaldez, kiroldegian. 
  • Urtarrilak 5, igandea: Bizarzuri erregeentzako gutunak biltzen, 10:30ean, kalez kale. 
  • Urtarrilak 5, igandea: Erregeen etorrera, 18:00etan, kalez kale. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide