Urola Kostako Udal Elkarteak hitzaldiak antolatu ditu herritarrak konpostaren inguruan informatzeko asmoz. Elkarteko kideek jakinarazi dute, "hondakinen %40 hondakin organikoak" direla, eta hondakin horiek "behar bezala bereizi eta konpostatzen baditugu, gure ingurumena zaintzen laguntzen dugu". Hondakinen sorkuntzaren prebentzioa, berrerabiltzea eta birziklatzeko kontzentziazioa piztea. Hiru helburu nagusi horiek dituen kanpaina abiatuko du UKUEk kurtso honetan.
Guztira bi hitzaldi eskainiko dituzte. Lehena azaroaren 18an izango da, 10:00etan hasita, Karela konposta gunean, eskolaren atzealdean. Bigarrena, aldiz, abenduaren 12an egingo dute, 18:00etan, leku berean. Izena emateko hondakinak@urolakosta.eus helbidera idatzi daiteke baita 943-89 08 08 zenbakira deitu ere.