'Errio' dokumentalaz aritu dira Mintzalagun egitasmoaren hasierako ekitaldian

Julene Sorarrain 2024ko aza. 7a, 13:00

Ibon GaztaƱazpi eta Eider Arruti Mintzalagun egitasmoaren hasierako ekitaldian. (Urola Kostako AEK)

Euskaraz dakiten pertsonak euskara ikasten ari direnekin elkartzen ditu Mintzalagun programak. Eider Arruti Albaolako kidea eta Ibon Gaztañazpi kazetaria izan dira solasaldian.

Martxan da aurtengo Mintzalagun programa, eta atzo, ikasturteari hasiera emateko ekitaldia egin zuten Zarautzen. Bertan izan ziren Eider Arruti Albaolako kidea eta Ibon Gaztañazpi Errio dokumentalaren zuzendaria, irailean estreinatu zuen lanaren nondik norakoak kontatzen. Hainbat herritar eta ikasle gerturatu ziren bikotea entzutera.

Mintzalagun egitasmoak euskaraz dakiten pertsonak –bidelagunak– euskara ikasten ari direnekin –bidelariak– elkartzen ditu, astean ordubetez, euskaraz aritu daitezen. Horrek aukera ematen die euskara doan eta denbora librean praktikatzeko. Egitasmoko antolatzaileek jakinarazi dute, ikasturte honetan 90 bat lagunek parte hartu dutela Urola Kostan, eta "gehiago animatzea" espero dutela.

Mintzalagun programan izena emateko, internetez egin daiteke, baita 625 485 215 telefono zenbakira deituta edo urolakosta@aek.eus helbidera mezua bidalita.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide