Iruñeko hilketa salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko Mugimendu Feministak

Maria Maya Manterola 2024ko urr. 11a, 11:30

Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea Orioko Mugimendu Feministak antolatuta. (Onintza Lete Arrieta)

Asteazken goizaldean hil zuten 20 urteko emakumea, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Hilketa matxista salatzeko kontzentrazioa egingo dute gaur, Herriko Plazan.

Asteazken goizaldean 20 urteko emakume bat hil zuten Iruñeko Arrotxapea auzoko etxabe batean. Poliziaren arabera, emakumeak eztabaida izan zuen erasotzailearekin, eta horren ostean hainbat labankada bat eman zizkion bularraldean. Ospitalean hil zen. 

Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu du hilketa salatzeko. Gaur izango da, ostirala, 19:00etan, Herriko Plazan. Emakumeen Mundu Martxak salatu du indarkeria matxistak aurten Euskal Herrian hil duen bosgarren emakumea dela Iruñekoa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide