Udalak adi ibiltzeko eskatu die herritarrei bihartik ostiralera, marea biziak ohi baino handiagoak izango direlako

Onintza Lete Arrieta 2024ko ira. 17a, 11:00

Marea biziak Orion, errioan.

AZTI Itsas eta Elikagaien Ikerketa Zentroak jakinarazi du ohi baino handiagoak izango direla egunotan marea biziak, eta orduen berri ere eman du.

Irailean marea biziak izaten dira urtero, baina aurten ohi baino handiagoak izango direla esan du AZTI Itsas eta Elikagaien Ikerketa Zentroak, batez ere asteazkenetik ostiralera. Horregatik, Orioko Udalak herritarrei eskatu die adi ibiltzeko eta beharrezko neurriak hartzeko.

Itsasgoren ordutegia ere zabaldu du udalak:

  • Bihar, irailaren 18, asteazkena: 05:11n eta 17:29an.
  • Etzi, irailak 19, osteguna: 05:52an eta 18:11n.
  • Etzidamu, irailak 20, ostirala: 06:32an eta 18:52an.

 

 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide