Talaimendi elkarteak jakinarazi du azkenean ez dela egingo biharko aurreikusitako slackline saioa errioaren gainean. Herritarrak soka gainean ibiltzea zen asmoa, baina zehaztu ez dituen arrazoiak direla eta, bertan behera gelditu da azkenean ekintza hori.