Irailaren 17an, asteartean, elkartuko da festa batzordea 2024ko San Nikolas festetako programa lantzen hasteko. Bilkura 19:00etan egingo dute Kultur Etxean, eta udalak herritarrei eta herriko eragileei deia egin die batzordean parte hartzeko.
Hitzordu horretaz gain, urrian zehar beste hiru bilera aurreikusi dituzte, egitaraua borobiltzen joateko.