2024-2025 ikasturtean matrikulatzeko hirugarren deialdia datorren astelehenean zabalduko du Danbolin Musika eta Dantza Eskolak. Irailaren 2tik 9ra egongo da zabalik epea, eta egungo ikasleak zein berriak matrikulatu ahal izango dira.
Ikasketak
Ikasturtea irailaren 11n hasiko da, asteazkenarekin, eta hau da eskaintza:
1. maila (4, 5, 6 eta 7 urtekoak)
- Musika eta mugimendua.
- Instrumentuak (7 urtekoak): txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa.
2. eta 3. maila (8 urtetik aurrera)
- Musika-mintzaira (2. maila).
- Instrumentuak: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitia, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa, biolontxeloa, kantua eta gitarra elektrikoa.
- Euskal dantza.
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko Danbolin Musika eta Dantza Eskolara joan daiteke (Iturbide kalea, 18.), baita 943-83 37 27 zenbakira deitu edo danbolinme@gmail.com helbidera idatzi ere.