Izena emateko epea zabaldu du Orioko Atletismo Taldeak

Julene Sorarrain 2024ko abu. 28a, 09:00

Kamel Ziani Atletismo Taldekoak Gipuzkoako Txapelketan.

Ikastaroak LHko eta 2012. urtetik aurrerako ikasleei zuzenduta daude. Saioak iraila eta urria bitartean hasiko dira.

Orioko Atletismo Taldeak antolatuta, ikastaroak eskainiko dizkie LH mailako eta 2012 urtetik aurrerako ikasleei. Guztira hiru multzo osatu dituzte, hala nola, LH1tik LH3ra bitarteko ikasleak, LH4tik LH6ra bitartekoak, eta azkenik, 2012. urtetik aurrerako ikasleak. LHko ikasleentzat urriaren 3a izango da kurtsoko lehen eguna, eta gainontzekoek, aldiz, irailaren 30ean hasiko dituzte ikastaroak.

Izen-ematea zabalik dago eta Atletismo Taldeko irakasleekin jarri daiteke harremanetan parte hartzeko. Kameli deitu daiteke 699 94 08 88 zenbakira, edo Aitorri, 665 75 68 11 zenbakira. Izena emateko kamelaitor@gmail.com helbidera ere idatzi daiteke.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide