Furgobaratzak geldialdia egingo du datorren astean baratze parkean

Julene Sorarrain 2024ko abu. 28a, 08:00

Irailaren 5ean egingo du geldialdia Orioko baratze parkean, 18:00etatik 19:30era bitartean.

Furgobaratzak geldialdia egingo du herrian beste behin. Irailaren 5ean itzuliko da Baratze Parkera eta bertan izango da 18:00tatik 19:30era bitartean. Bertara gerturatzen direnek, baratzaren inguruan dituzten dudak argitzeko aukera izango dute, baita landare eta hazi ekologikoak lortzeko aukera ere. Aholkularitza doakoa da eta bertara edozein erabiltzaile gertura daiteke (ez da beharrezkoa baratze parkeko erabiltzaile izatea eta beste herrietako baratzezainak ere gertura daitezke).

Furgobaratzaren data ezberdinak jakin nahi ezkero, Kimu Bat-en webgune eta sareetan aurki daiteke informazioa.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide