Iñaki Oliden garaile Oiartzungo Kintopekoan

Julene Sorarrain 2024ko abu. 27a, 15:22

Iñaki Oliden 2024ko Oiartzungo Kintopekoan. (utzitakoa)

Asteburuan zehar jokatu dituzte Oiartzungo Kintopeko Idi Demen probak. Aurten, Oliden oriotarraren idiek lortu dute markarik onena, 60 plazarekin.

Idi-demen Kintopeko txapelketa ospatu dute ostiraletik igandera bitartean Oiartzunen, eta aurtengo garailea Iñaki Oliden oriotarra izan da, 60 plaza osatu dituelarik bere idiekin. Bigarren postua Olazar lezotarrak eskuratu du 59 plazarekin, eta hirugarren postua, aldiz, Belamendi erreziladarrarena izan da, 56 plazarekin. Guztira hamar partehartzaile izan ditu aurtengo Kintopekoak eta oro har, maila altua erakutsi dute denek Oiartzungo probalekuan. Gainera, Gipuzkoako Kintopeko Txapelketarako puntuagarriak izan dira Oiartzunen lortutako emaitzak.

Emaitza ezinhobeak ari da izaten Oliden, izan ere, uztailean bigarren postua eskuratu zuen Aizarnazabalgo XXVIII. Kintopeko Idi Probetan; bere idiek 50 plaza, zazpi zinta eta 2,32 metro osatu zituzten. Pasa den maiatzean, garaipena lortu zuen Llaneran (Asturias) ospatzen den San Isidro azokan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide