Odola emateko aukera izango dute herritarrek irailaren 6an

Julene Sorarrain 2024ko abu. 26a, 13:32

Herritar bat odola ematen.

Odola emateko ilaran itxaron nahi ez duenak astelehen goizean har dezake hitzordua 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Odol ateraldia, beti bezala, anbulatorioan izango da, arratsaldean.

Orioko Odol Emailak elkarteak jarri du hurrengo hitzordua odol ateraldiak egiteko: ostiralean, irailaren 6an, anbulatorioan izango dira 16:30etik 20:10era. Aian ez da odol ateraldirik egongo irailean.

Odola emateko ez da derrigorra hitzordua aurrez hartzea, baina hartzen ez duenak ilaran itxoin beharko du tarte bat egon arte. Hitzordua, berriz, astelehen goizean hartu behar da, 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide